Hasi da Legorretan hondakin sistemaren inguruko galdeketa
Goizeko 09:00etan eman diote hasiera Legorretan, hondakinen bilketa sistema erabakitzeko galdeketari. Pixkana-pixkana hasi dira herritarrak, udaletxean jarrita dauden mahaietara hurbiltzen, botoa emateko. Hondakinak edukiontzi bidez gaika biltzeko sistema adostu zuten abenduan, Udala osatzen duten bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, eta orain herritarren txanda da. Haiek erabakiko baitute, adostutako sistema hori ezarriko den edo ez.
Botoa eman ahal izateko mahaiak, 20:00ak arte egongo dira irekita. Ondoren, botoen kontaketa egingo dute eta iluntzean ezagutuko dira emaitzak.