Unai Hernandez eta Ainhoa Lekuona zazpikoan, eta Endika Donnay eta Oiana Ortiz hamalaukoan
Beasainen jokatu duten Herri Lasterketan, zazpi kilometroko proban Unai Hernandez urretxuarra izan da gizonezkoetan azkarrena. Angel Mari Lopez elgoibartarra izan da bigarrena eta hirugarrena, Adrian Pajares lazkaotarra.
Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Lekuona tolosarra izan da helmugara iristen lehena; bigarrena Garazi Aguado ordiziarra izan da eta hirugarrena, Naia Lopez beasaindarra.
Hamalau kilometrokoa, Endika Donnay arrasatearra eta Imanol Larrañaga azkoitiarra elkarren atzetik sartu dira helmugan. Lehenengo goierritarra Jon Aizpuru beasaindarra izan da. irugarren gizonezkoa, Alvaro Calderon donostiarra izan da.
Emakumezkoetan, Oiana Ortiz tolosarra izan da irabazlea. Bigarren emakumezkoa Amaia Bernal oñatiarra izan da eta hirugarrena, Elena Calvillo beasaindarra.