Xabier Zalduak apustua irabazi dio Txapartegiri
Xabier Zalduak irabazi du gaur Azkoitian jokatutako aizkora apustua, Luis Txapartegiri bost minutuko aldea aterata. Txapartegik jarritako egurrekin aritu dira, kana-erdiko 20 pago enbor. Zaldua izan da lanak bukatzen azkarrena;
Xabier Zalduak irabazi du gaur Azkoitian jokatutako aizkora apustua, Luis Txapartegiri bost minutuko aldea aterata. Txapartegik jarritako egurrekin aritu dira, kana-erdiko 20 pago enbor.
Zaldua izan da lanak bukatzen azkarrena; 56 minutu eta 17 segundo behar izan ditu. Txapartegik, berriz, ordubete minutu bat eta zazpi segundo. Jokoan zeuden 12.000 euroak Zalduak eraman ditu, horrenbestez.
· Argazkiak: Ibon Errazu