Gabiriako Udaberri Kulturala egitarauaren hirugarren ekitaldia bihar izango da, martxoaren 4an hasi ondoren. Norbere kirol modalitatean punta-puntan dabiltzan bost pertsona elkartuko dituzte, kirolarien mahai-inguruan. Solasaldia bihar 18:30ean hasiko ...
Gabiriako Udaberri Kulturala egitarauaren hirugarren ekitaldia bihar izango da, martxoaren 4an hasi ondoren. Norbere kirol modalitatean punta-puntan dabiltzan bost pertsona elkartuko dituzte, kirolarien mahai-inguruan. Solasaldia bihar 18:30ean hasiko da, kultur etxean.
Pilotan, herri kiroletan eta mendi lasterketetan dabiltzan bost kirolari gonbidatu ditu Kultura Batzordeak. Iker Irribarria pilotari aramarra Gabirian izango da, batetik, 2016an buruz buruko pilotari txapelduna.
Iñaki Esnal oiartzuarra da beste pilotaria. Pasaka modalitatean aritzen da, tenisaren antzeko euskal jokamolde zaharra.
Bigarren goierritarra Jaione Sasieta korrikalari itsasoarra da. Herri kirol mundutik, Alazne Etxaburua segalari zizurkildarra eta Aimar Irigoien harri jasotzaile errezildarra etorriko dira.
Mahai-ingurua Eneritz Gorrotxategi kazetari gabiriarrak gidatuko du.