Isidro Baztarrika Munduate ataundar euskaltzale, euskaltzain, apaiz eta kultura sustatzailea gogoratuko dute, bihar, Ataunen. 25 urte dira hil zela, eta sendikoek 2015ean ekoitzi zuten dokumentala emango dute.Bihar, 18:00etan, San Gregorioko Elkargunea...

Isidro Baztarrika, argazki zahar batean.
Isidro Baztarrika Munduate ataundar euskaltzale, euskaltzain, apaiz eta kultura sustatzailea gogoratuko dute, bihar, Ataunen. 25 urte dira hil zela, eta sendikoek 2015ean ekoitzi zuten dokumentala emango dute.
Bihar, 18:00etan, San Gregorioko Elkargunean izango da bideo emankizuna. Bestetik, igandean, Estibalitzen (Araba) meza egingo dute Baztarrikaren oroimenean. Fraide beneditarra zen, eta 1963an Estibalitzera destinatu zuten, hango buru izendatuz.
Euskaran eta kulturan, 1960ko hamarkadan lehen lerroko euskalaria izan zen. Irakasle hasi zen, Goierrin. Gasteizen, ikastolaren sorreran ibili zen. 1965ean euskaltzain urgazle izendatu zuten. 1968an euskara batuaz Euskaltzaindiaren batzarretan izan zen, Arantzazun.
Idazle modura, bere obraren zati handiena lan liturgikoak dira.
Jaunaren deia aldizkari teo- logikoaren zuzendari izan zen 1970-73 tartean. Bertsozalea zen.
Ataungo Arbotoneta etxean jaioa 1931ko uztailaren 15ean, minbiziak jota hil zen 1992ko martxoaren 24an, Estibalitzen.
Haren ilobek 2015ean egin zuten lana, eta iaz Gasteizko Artium museoan erakutsi zuten.