«Gabirian biziko ez banintz nola itzuli pentsatzen arituko nintzateke»
Eresti Oiarbide (Urretxu, 1988) 2000. urteaz geroztik Gabirian bizi da. Bihar egingo den Leharrei mendi lasterketako antolatzaileetako bat da. Lasterketa iaz ...
Eresti Oiarbide (Urretxu, 1988) 2000. urteaz geroztik Gabirian bizi da. Bihar egingo den Leharrei mendi lasterketako antolatzaileetako bat da. Lasterketa iaz egin zen lehenengo aldiz, Oiarbidek dioenez, «herrian garai batean erabiltzen ziren bideak berreskuratzeko» asmoz.
Zer egitarau duzue prestatuta?
Gaur arratsaldean dortsal banaketa egingo dugu, pintxo poteoa izango da eta Joseba Iztuetaren hitzaldia ere bai. Bihar, Osinalde elkartean bazkaltzeko aukera ere egongo da.
Zein helburu dituzue?
Iaz 200 lagunek hartu zuten parte. Aurten ere iazkoa bezalako giroa egotea espero dugu.
Zein zaletasun dituzu?
Bidaiatzea, mendia eta bertsolaritza.
Liburu bat.
Da Vinci kodea.
Musika talde bat.
Negu Gorriak.
Abesti bat.
McOnak-en Tabernako argiak.
Janari bat.
Couscousa barazkiekin.
Edari bat.
Ardo gorri nafarra.
Goierriko txoko bat.
Leharrei ibilbideko edozein. Otañu ingurua, adibidez.
Amets bat.
Gustuko lanean aritzea.
Oporretarako leku bat?
Dolomitak.
Zeri diozu beldurra?
Ohartu gabe gazteleraz aritzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ilobek.
Gabiriako alkate bazina?
Daukagunari eutsiko nioke.
Gabirian biziko ez bazina?
Nola itzuli pentsatzen arituko nintzateke.