Iñigo Altzola eta Oihana Arratibel garaile Leharrei mendi lasterketan
Gabirian gaur goizean jokatu da II. Leharrei mendi lasterketa. 164 korrikalari irten dira —200 zeuden izena emanda—, eta eguraldi euritsu bezain lainotsuarekin egin ditute 24 kilometro. Iñigo Altzola arrasatearra (2:00:44 ordu) irabazi du lasterketa, atzetik metro gutxira iazko garaile Juanjo Igartzabal zumarragarra zuela (2:00:49). Denbora marka hobetu du, gainera, Altzolak (4 minutu jaitsi du errekorra). Hirugarren postuan Jose Mari Bernedo sailkatu da (2:06:55), eta 4. postuan Koldo Agirre beasaindarra (2:08:25).
Emakumezkoen sailkapenean, goierritar batek jantzi du txapela: Oihana Arratibel ordiziarrak (2:29:58). Bigarren Elena Calvillo beasaindarra izan da (2:39:22), eta hirugarren Itziar Andueza (2:40:24). Zazpi emakumezkok parte hartu dute.
Lasterketa buruan Altzolak eta Igartzabalek buruz buruko leihatua izan dute, ia ibilbide osoan. Goranzko zatietan arrasatearrak tartetxo bat ateratzen zion Igartzabali, nahiz eta beherakoan estutu eta harrapatzea lortu. Otañu gainean, adibidez, minutu bateko aldea zuen Altzolak; Aztirian, handik beherakoan, 40 segundo.