AHTren Zumarragako bigarren tunelaren kalea egin dute
Gaur goizean AHTren Zumarragako bigarren tunelaren kalea edo bat egitea egin dute. Tunel hauek Gipuzkoako zatiko luzeenak dira. Lehen tunelaren bi aldeetan lan egiten ari ziren langileek duela hilabete bat
Gaur goizean AHTren Zumarragako bigarren tunelaren kalea edo bat egitea egin dute. Tunel hauek Gipuzkoako zatiko luzeenak dira. Lehen tunelaren bi aldeetan lan egiten ari ziren langileek duela hilabete bat egin zuten. Bigarren tunelaren kalea edo bat egitea sarrerako ahotik 2.389 metrora egin du Antzuolako fronteko taldeak:?Urretxuko udalerriaren azpian, 162 metroko sakoneran. Bi tunel hauek Antzuola-Ezkio-Itsaso tartean daude. Trenbidearen zati hau Antzuola, Urretxu, Zumarraga eta Ezkiotik pasatzen da eta 6.946 metroko luzera du. Horietatik 5.437 metro tunel barrutik doaz. Zumarragako tunelak Euskal Yaren Gipuzkoako igarobideko luzeenak dira. Antzuola eta Ezkio lotzen dituzte eta Deskarga mendatearen azpitik pasatzen dira. Oso tarte luzea denez, bi tunel paralelo egin dituzte. Tunel bakoitza zirkulazioaren noranzko baterako erabiliko da eta larrialdietarako hamabi galeriaren bitartez elkarren artean lotuta egongo dira.