Aurten ere lepo bete dute frontoia Garagardo Azokan
Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatu du festa asteburuan Legazpin
Zortzigarren urtez ospatu dute Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Garagardo Azoka Legazpin. Urbeltz frontoia berriro bete dute ostegunetik igandera bitartean legazpiarrek. Azokak emandako dirua Legazpiko 84. Klasika antolatzeko erabiliko dute Telleriartekoek, maiatzaren 1ean egingo da urtero bezala. Txirrindu elkartekoak pozik agertu dira legazpiarrek emandako erantzunarekin eta lana ere gogotik egin dutela adierazi dute.












