Beste urtebetez ere, arrakastatsua izan da 22. Iparra-Hegoa astea. Muga guztien gainetik Euskal Herria lelopean ekitaldi ugari eta jendetsuak egin dituzte Seguran. Igandean, ohi bezala, gereziondoko ekitaldia eta herri bazkaria izan ziren ekitaldi nagusiak. Bazkarian dastatzeko aukera izan zen gixatu lehiaketako plater irabazlea, Joseba Telleriak eta Iñaxio Jauregik egin zuten. Bigarren, Beasaingo Arranoko Jaso izan zen.
Asteburu betea izan dute Seguran. Larunbatean, bote luzeko erakustaldia bertan behera gelditu zen eguraldia zela eta, baina gainontzeko ekitaldiek aurrera jarraitu zuten. Iluntzean, ardo dastaketa egin zuten, txarangak eta kantu giroak lagunduta. Gauean berriz, kontzertuak eta muxiko dantzak izan zituzten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.