Presoen eta iheslarien aldeko asteburua egin dute Ataunen
Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko asteburua egin dute Ataunen, ezker abertzaleak antolatuta. Ostiralean hasi zituzten ekitaldiak, presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkarretaratzearekin. Larunbatean, Ireki ekimenaren aldeko sinadurak bildu zituzten herriko hiru auzoetan; asteburuan sinatu ahal izan ez duenak, apirilaren 7ra arte herriko elkarteetan izango ditu orriak. Igandean, Aralar aldera joan ziren, Lizarrustitik abiatuta. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, hainbat herritar bildu ziren Naparriturrin; bertan, haritz landarea landatu, bertso bat abestu eta larrosak jarri zituzten haren inguruan.