Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Maddi Jauregi: «Herri batzorderik gabe Korrika ez da ezer»

Legorreta
Orokorra

Maddi Jauregi – Korrikaren koordinatzailea Goierrin

2017/04/06
Goierriko Hitza
Maddi Jauregi (Legorreta, 1993) 20. Korrikako koordinatzailea da Goierri behealdeko 18 herrietan. Gazte Asanbladako kidea da Legorretan, eta Euskal Filologia ikasketak ditu. Euskararen aldeko borroka etxean jaso du umetatik. Maddi_JauregiNolatan Goierri beheko Korrikaren koordinatzaile? Glotodidaktika ikastaroa egin, eta Goierriko AEKko irakasle izateko zerrendan nago. Hortik deitu zidaten eta baiezkoa eman nuen bi aldiz pentsatu gabe. Orain artean zein lotura izan duzu Korrikarekin? Sekula ez dut batzordeetan parte hartu, Gasteizen egin nituen ikasketak eta batzordeetara etortzea zaila egiten zitzaidan. Korrika egunetan, halere, betidanik egin ditut laguntzaile lanak. Korrika ilusio handiz bizi izan dut beti. Euskararen aldeko borroka oso presente egon da gure etxean; ilusioa, lanerako prestutasuna, zirrara berezi hori… Koordinatzaile lanari ekiterakoan nondik hasi zinen? Niretzat den-dena izan da berria. Lur hartzen ari denaren moduan, lehenengo eta behin nire lana zein zen argitu nuen. Hasteko herri batzordeak sortu behar ziren, batzorderik gabe Korrika ez baita ezer ere. Egun Korrika zerbait bada herritarrek parte hartu eta lanean jarri direlako da. Batzordeak eratzerakoan zerotik hasi behar izan al zinen Goierrin? Ez. Herri askotan lantaldeak aurrez bermatuta zeuden eta, behin eratuta, jende berria gehitzen joaten da. Inongo arazorik ez dugu izan batzordeak martxan jartzeko. Dinamikak ez dira asko aldatzen eta Korrika datorren bakoitzean ekintzak ere antzekoak dira. Herri bakoitzak bere erritmoa duen arren, nork bere martxa jarraitu, eta lan asko kentzen digute guri. Zein izan da hurrengo pausoa? Girotze fase bat egiten da. Aurkezpen bat materiala erakusteko, logoa, leloa, abestia, ibilbideak… Korrika Kulturalaren barruan herrietan egingo diren ekintzak ere zehazten ditugu. Ekintza asko egiten dira baliabide urriak izanda ere. Jendeak ideia orijinalak dauzka eta proposamenei ere baiezkoa ematen diete; gero aurrera ateratzen saiatzen dira zirt ala zart. Guk hori guztia bideratu egiten dugu eta informazioa jaso ere. Korrika aurten Goierrira iristen denerako urduriago? Ez dakit urduritasuna den, erantzukizuna sentitzen dut. Ibilbidea zehatz-mehatz ikasi dut nondik jo behar duten esan behar diedalako; izan ere, pentsa nahasten naizela eta okerreko bidetik bidaltzen ditudala! Nik uste aurreko Korrikatan beste urduritasun sentituko dudala beti kirioak dantzan jartzen dizkidalako, aurten zer edo zer gaizki aterako denaren mamua uxatu, eta ez dut aukera horrekin pentsatu nahi. Aurreko urteetan bezainbesteko emozioz edo gehiagoz biziko dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut