Atauniker kultur elkarteak hitzaldia eta emanaldia antolatu ditu, biharko, Basker dokumentalaren inguruan. Udaletxean izango dira, 19:00etan. Argibel Euba Ugarte izango da hizlari.Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportari suediarrek 1963ko urtarril-ot...
Atauniker kultur elkarteak hitzaldia eta emanaldia antolatu ditu, biharko,
Basker dokumentalaren inguruan. Udaletxean izango dira, 19:00etan. Argibel Euba Ugarte izango da hizlari.
Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportari suediarrek 1963ko urtarril-otsailean bi erreportaje grabatu zituzten Euskal Herrian:
Basker (24 minutu) eta
Bonde i Baskerland (17 min). Euskal kultura eta folklorea jaso zuten bi filmazio etnografikoetan. Sveriges Radio TV Suediako telebista publikoan eman zituzten, 1963ko udan.
Orain dela 50 urteko Euskal Herriaren irudi apartak dira. Tartean, Ataungo eszenak ere agertzen dira, Perune zaharra baserri inguruan grabatuak, Ataunen —eta Goierriko beste hainbat herritan— izan baitziren kazetariak.