Mikele Granderen testigantza, Igartzan
Beasaingo Transzikloaren barruan, Mikele Grande gonbidatu zuten ostiralean, Mahaitasunez ekitaldian, transexualitateaz eta bere esperientziaz hitz egiteko. Ekaitz Goikoetxeak elkarrizketa egin zion Igartza jauregian, eta poesia eta musikarekin osatu zuten ekitaldia. Horretarako, Olaia Baigorri ikasleak mahaian idazten zituen zitak eta olerki zatiak hartu dituzte oinarri.
Goierriko Zubiak eta Beasaingo Udalak elkarlanean antolatu dute Beasaingo I. Transzikloa.