Ikastetxeekin elkarlana hastea eta Prebentzio mahaia kontsolidatzea dira urte honetako helburuak. Santa Ana festetan, Ai Laket!-ekoek 'Testing'-a eta 'Botilzarra' egingo dituzte

Iñaki Dubreuil zinegotzia, Lierni Irastortza udal teknikaria eta Unai Perez Ai Laket! elkarteko kidea. // A. Vierbücher
Ordiziako Udalak droga mendekotasunei aurre hartzeko lehenengo udal plana jarri du martxan. «Ordizian irauten duen arazo bati, familiek duten kezka nabariari, azken urteotan arazoaren inguruan udalak izan duen ekimen-murrizketari eta gaiaren inguruko joera, arau eta planteamendu berriei arreta ematea du helburu planak», Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak adierazi zuen bezala. D’elikatuz zentroan aurkeztu zuten atzo plan berria eta bertan izan ziren baita ere, LIerni Irastorza, udal teknikaria eta Ai-Laket elkarteko ordezkari Unai Perez.
Mendekotasunaren lehenengo plana, AGIPAD elkarteak landu duela azaldu zuen Dubreuilek. «Irekia da, gaiari buruzko ikuspegi orokorra du eta Ordizian adikzioen arazoari aurre egiteko eman daitezkeen pau-soak eta ekintza zehatzak» dituela ere esan zuen.
Dubreuilek esandakoaren arabera, « mendekotasunen arazoari eta Ordiziako familien kezkei erantzuna ematea da helburua». Horrez gain, «udalak arlo horretan proposatuko dituen erantzunei koherentzia eta ordena ematea ere» bilatu nahi dute planarekin, eta «herriko eragileekin lankidetza eta koordinazio meka- nismoak» ezarriko dituztela gehitu zuen Dubreuilek.
Plana osotasunean jasotzeko edo ikusteko bi aukera daude: Gizarte zerbitzuetako bulegoeta joan edota udaleko
www.ordizia.eus webgunean sartuta.
2017rako helburuak
Udalak urte honetarako aurrikusitako ekintza gehienak Ai Laket! elkartearekin gauzatuko ditu. Lierni Irastorza udal teknikariak esandakoaren arabera, «mendekotasun plan horretan hiru jarduera nagusi daude: eskaintzari buruzkoa, eskaerari buruzkoa eta babes-ekintza eta koordinazioa». Plana jasoko duten herritar sektoreei erreparatuta, «horietako bakoitzari zuzendutako lan arloak eta helburuak ditu kontutan».
Ekintzak eta proiektuak
Ai Laket! elkarteak burutuko dituen proiektu eta ekintzekin batera «beste lanketa batzuk beharrezkoak» direla adierazi zuen Irastorzak. Hala, «udala eta ikastetxeen arteko lankidetzarako zubiak» eraikiko direla esan zuen teknikariak eta «hori da hain zuzen, 2017ko helburu nagusia». Komunitateari dagokionez, «lantalde bat, prebentzio mahaia finkatzea da nahia, herrian droga mendekotasuna- rekin loturik sor daitezkeen gaietan partaidetzan eta lankidetzan lan egite aldera», erantsi zuen.
Horrez gain, Ai Laket! elkarteko kide den Unai Perez de San Romanek azaldu zuenez, urteko programa landuko da, aisialdiari lotuta, «iazko jaietan arrakasta izan zuen eta kontsumo arriskuak neurtzen dituen
Testing ezagunaren bidez eta baita
Botilzarra egitasmoarekin ere». Bigarrena, botiloia egiten dutenenei zuzendutako «ekintza hezitzailea» da, «kontsumo arduratsua izate aldera, aurten zabaldu egingo da».
Familiei eta gazteei bideratuta formazio tailer eta proiektuak egingo dira,
Lonja Laket! egitasmoa, marihuana tailerra,
Seme-alabekin drogataz nola hitz egin? eta gazteentzat arriskuzko kontsumoak gutxitzeko tailerrak bezalakoak.