Zahartzaroan memoria bizirik gordetzeari buruz hitzaldia egingo dute
Hitzaldia kultur etxean izango da eta Eva Garcia psikologoak egingo du
Nagusilanek antolatuta, bihar, Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusian memoria bizirik gordetzeko ariketak eta jarraibideak emango ditu Eva Garcia Lahar elkarteko psikologoak. Hitzaldia 18:30ean izango da eta ariketez gain, Garciak memoria mota ezberdinak izango ditu hizpide eta denborak nola eragin diezaieken. Edonola ere, ariketei helduko die bereziki.













