Euskadiko 38. Bola Txapelketan aurrez Gipuzkoan inoiz gertatu gabea izan zen, larunbatean Gabirian: gipuzkoarra ez den bolari batek irabazi du txapela. Hiru urtean behin jokatzen da Gipuzkoan, eta hor jokatu den guztietan bolari gipuzkoarren bat atera ...

Euskadiko 38. Bola Txapelketan aurrez Gipuzkoan inoiz gertatu gabea izan zen, larunbatean Gabirian: gipuzkoarra ez den bolari batek irabazi du txapela. Hiru urtean behin jokatzen da Gipuzkoan, eta hor jokatu den guztietan bolari gipuzkoarren bat atera da garaile. Larunbatean, ez. Oskar Larrazabal arabarrak ezustekoa eman zuen, eta joko biribila eginda, txapela hark jantzi du.
Martzelino Agirre segurarra geratu da bigarren, eta Josu Lasa hirugarren. Larrazabal txapeldunak 72 birla bota zituen, txanda bakoitzean 36 (seiko jokoa). Lehen itzulian 7ko hiru bota zituen segidan.
Gizonezkoetan, lehenengo bizkaitarra Iñaki Izurtza izan da.
Nesketan ere txapelik ez

Emakumezkoen sailkapenean gipuzkoarren nagusitasuna erabatekoa izan da, lehen hirurak Gipuzkoatik sailkatuak baitira. Txapelak, ordea, Goierritik ihes egin du. Bea Untzue billabonarra izan da irabazle, bigarren Naiara Peñagarikano gabiriarra, eta hirugarren Aitziber Makazaga zeraindarra.
Nesketan, lehen arabarra Estrella Alonso izan da, eta lehenengo bizkaitarra Josune Sarrionandia.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 56 bolari lehiatu ziren, larunbat goiz osoan. Bazkaltzen 110 bat lagun ziren, gero.