San Joan proba, toka eta bola txapelketak eta Korpus eguna Seguran
Festa aurreko asteburua bete-betea dator Seguran. Larunba-tean, 16:00etan hasita, elite mailako eta 23 urtez azpikoen 59. San Joan Txirrindulari proba jokatuko da Segurako Txirrindu Elkarteak antolatuta. Segura eta Goierriko errepideetan 113 kilometro ...
Festa aurreko asteburua bete-betea dator Seguran. Larunba-tean, 16:00etan hasita, elite mailako eta 23 urtez azpikoen 59. San Joan Txirrindulari proba jokatuko da Segurako Txirrindu Elkarteak antolatuta. Segura eta Goierriko errepideetan 113 kilometro eta erdi egin beharko dituzte. Besteak beste, Lierni bost aldiz igo beharko dute, azkenekoa helmuga baino 13 kilometro lehenago. Irabazleak 18:50a aldera iristea aurreikusten da.
Gipuzkoako txapelketa
17:30ean hasita, berriz, Gipuzkoako toka eta bola txapelketak jokatuko dira Erreboten. Tokan irabazlearentzat eta herritar irabazlearentzat izango dira sariak. Bolotan, berriz, lehenengo bostentzat, lehenengo emakumearentzat, herritar irabazlearentzat, eta jubenil eta infantil mailetako irabazleentzat izango dira.
Korpus eguna
Korpus eguna ere ospatuko dute asteburuan segurarrek. Larunbatean, ardi partiketa eta herri afaria egingo dute Imanol, Iñigo eta Unaik alaituta. Igandean, berriz, 11:00etan meza nagusia eta ondoren prozesioa egingo dute.
San Joan jaiak
San Joan jaiak, berriz, ostegu-nean, hilaren 22an hasiko dira mozorro egunarekin; hilaren 25ean amaituko dira.














