Hirugarren mailatik 2. B mailara igotzeko ametsa betetzeko azkeneko 90 minutu falta zaizkio jokatzeko Beasain futbol taldeari. Igandean, Gijongo Mareo kirol instalakuntzetan jokatuko du Sporting B taldearen aurka itzulerako partida, 18:30ean hasita. Pa...
Hirugarren mailatik 2. B mailara igotzeko ametsa betetzeko azkeneko 90 minutu falta zaizkio jokatzeko Beasain futbol taldeari. Igandean, Gijongo Mareo kirol instalakuntzetan jokatuko du Sporting B taldearen aurka itzulerako partida, 18:30ean hasita. Pasa den igandean Loinatz futbol zelaian binako berdinketa lortu ondoren, Urtzi Arrondo entrenatzailearen esanetan, «Gijonen irabazi beharra daukagu». Hiru gol baino gehiagoko berdinketak ere balioko luke hamabost urteren ondoren berriz ere 2. B mailara igotzeko.
Taldea gogotsu eta ilusioz beteta dago; «zaila da baina konfiantzarekin gaude», dio entrenatzaileak.
Autobusak igande goizean
Orain artean bezala, zaleen laguntza ere izango dute beasaindarrek Gijonen, autobusa antolatu baitute igandean Asturiasera joateko: «Beasainen lortutako berdinketaren ondotik, gure taldeak behar duen babes eta hauspoa gertutik izan dezan».
Gijonera autobusez joan nahi dutenek izena eman beharko dute lehenbailehen Xerbera tabernan. Autobusa eta partiduko sarreraren kostua 40 eurokoa izango da. Autobusa igandean, goizeko 07:00etan abiatuko da Barrendain plazatik.