Beasaingo Udalari eta Masquatro enpresari hitz egiteko gonbidapena egin diete Antzizar kiroldegiko langileek
Aste honetan hiru greba egin dituzte Antzizar kiroldegiko langileek, eta gaur goizean, kiroldegiaren aurrean, prentsa agerraldia egin dute, «langileok pairatzen ari garen egoera eta kiroldegi zerbitzuaren eskasia salatzeko». ELA sindikatuaren esanetan,?«hitzarmen duina dugu aldarri nagusi, baina arrazoi ugari ditugu borrokarako». Gogoratu dutenez, «enpresa hitzarmenaren negoziazioa prozesu erdian udalak eta kiroldegia kudeatzen duen enpresak udako udalekuen zerbitzua azpikontratatzeak».
Era horretan, «grebaren aurrean erantzuleek» izan duten jarrera salatu nahi dute: «Guretzat bi arduradun nagusi daude gatazka honetan, Beasaingo Udala eta Masquatro enpresa». ELAren esanetan, «zerbitzuaren kalitatea eta honenbestez, langileon duintasuna udalaren ardura ere bada».
Bestetik, eskerrak eman nahi izan zizkien herritarrei eta erabiltzaileei, «egun hauetan adierazitako babesagatik»; 350 sinadura inguru bildu dituztela jakinarazi zuten. «Kalitatezko zerbitzu bat eman nahi dugu eta horretarako gure lan baldintzak erregulatu eta hobetuko dituen hitzarmen baten beharra ikusten dugu, eta ez gaude prest langileoi eta herritarroi egiten zaigun iruzur hau onartzeko». Era horretan, langileek «negoziazio duin baterako borondatea» azaldu zute: «Gu edonorekin hitz egiteko eta esertzeko prest gaude eta hemendik, enpresari eta udalari beste behin gonbidapena luzatzen diegu».