Zaldibiarrek 20. Gazte Festak ospatuko dituzte, arkakusoa gaur jaitsita
Oroith Txiki abesbatzak kantatuko du, antzokian. Sagardo dastaketa egingo dute bihar, 15 sagardotegitako edariekin. Pilota finalak, erromeriak eta larunbatean mozorro jaialdia izango dira

Zaldibiako Gureran taldekoak traktore batekin aritu ziren herrian barrena jotzen, iazko Gazte Festetan.
Sasi-pilotari txapelketa
Sasi-pilotari pilota txapelketa herrikoiaren finalak ere, ohi bezala, Gazte Festen barruan jokatuko dira; bihar, 18:30ean, plazako Toki-Alai frontoian. Mutiletan, Jon Aiestaran eta Aritz Oria ariko dira, buruz buru. Nesketan, binaka, Maialen Mendizabal-Uxue Zumaldek eta Sara Etxabe-Maren Mendizabalek jokatuko dute finala.
Sagardo dastaketak 15 sagardotegi egongo dira ordezkatuta. Larunbatean, paella lehiaketarekin batera, lehen aldiz koktel lehiaketa egingo dute, iazko gin-tonikenaren garapen gisa.
EGITARAUA Gaur · 18:00. Oroith Txiki abesbatza, antzokian. · 19:00. Kalejira gaztetxera eta arkakusoaren jaitsiera. · 22:00. Film labur emanaldia. Bihar · 16:00. Haur jolasak. · 18:30. Sasipilotari finala. · 20:00. 11.Sagardo dastaketa. · 23:00. Erromeria: Joxpa. Larunbata · 14:15. Mozorro desfilea. · 14:30. Paella eta koktel lehiaketa, eta bazkaria. · Ondoren. Gazte jolasak. · 19:00. Matraka elektrotxaranga · 23:00. Kontzertuak: RKR eta Bolbor. Igandea · Goizean. Gosaria eta gaupasazaleen argazkia. · Ondoren. Arkakusoaren igoera. · 16:30. Festa sorpresa.













