Gorka Izagirre eta Garikoitz Bravo Ordiziako Klasikoan izango dira
aurtengo lasterketan parte hartuko duten taldeen zerrenda –17 guztira–. Orain, Txapel Gorri elkartea, parte hartuko duten txirrindularien izenak –baieztatuta daudenak– hasi da zabaltzen. Horien artean izango dira, besteak beste, Movistar taldeko Gorka Izagirre ormaiztegiarra eta Euskadi-Basque Country Murias taldeko Garikoitz Bravo lazkaotarra.
Gorka Izagirrek ondo ezagutzen duen proba da Ordiziakoa. Hiru aldiz irabazi du, 2010, 2012 eta 2014 urteetan. Azken bi urteetan ordea, beste kirol konpromiso batzuk tarteko, ezin izan du Ordizian egon. Movistar Teamekin taldeburu moduan etorriko da aurten, eta faborito nagusietako bat da.
Garikoitz Bravo lazkaotarra ere faboritoen artean izango da aurten ere. Iaz 8. postuan bukatu zuen, eta bera izan zen lehen euskalduna helmugan. Bera ere, taldeburu moduan dator Ordiziarra, Muriasekin.
Hiru aste besterik ez dira falta Ordiziako Txirrindularitza Klasikoaren 94. edizioa jokatzeko. Duela gutxi zabaldu zuten
PARTE-HARTZEA BAIEZTATU DUTENAK: Movistar Team · Gorka Izagirre · Carlos Barbero · Hector Carretero · Victor de la Parte · Alex Dowset · Rubén Fernandez · José Herrada · Nelson Oliveira Caja Rural – Seguros RGA · Jaime Roson · Miguel Angel Benito · Fabrizio Ferrari · Jon Irisarri · Jonathan Lastra · Eduard Prades · Nicholas Schultz · Josu Zabala Israel Cycling Academy · Zakkari Dempster · José Manuel Diaz · Roy Goldstein · Jason Lowndes · Krist Neilands · Benjamin Perry · Guy Sagiv · Hamish Schreus Euskadi-Basque Coutry Murias · Garikoitz Bravo · Mikel Bizkarra · Adrián Gonzalez · Aitor Gonzalez · Julen Irizar · Mikel Ituria · Oscar Rodriguez· Beñat Txoperena Armee de Terre · Julien Loubet · Fabien Canal · Bastien Duculty · Yann Guyot · Kevin Lebreton · Romain Leroux · Jimmy Raibaud · Thomas Rostollan Massi – Kuwait Cycling Proyekt · Ruben Caseny · Oscar Cabanas · Christian Mencia · Mubarak Alajmi · Julio Pintado · Johnatan Fernando Sarmiento · Kevin Sebastian Sepulveda · Marc Vilanova