Gerriko kultur elkarteak azken urteetan udaro antolatzen duen garagardo azoka gaurtik larunbatera egingo dute, hiru egu-nean, Lazkaoko plazan. Pilotaleku estalia jantoki erraldoi bihurtuko dute, eta alboan jarritako txosnatik zerbitzatuko dituzte garag...

Gerriko kultur elkarteak azken urteetan udaro antolatzen duen garagardo azoka gaurtik larunbatera egingo dute, hiru egu-nean, Lazkaoko plazan. Pilotaleku estalia jantoki erraldoi bihurtuko dute, eta alboan jarritako txosnatik zerbitzatuko dituzte garagardo mota ugari eta jatekoak, alemaniar erara.
Jasotzen den diru-etekina
Berria egunkariarentzat izango da.
Gaur zabalduko dute garagardo azoka, 18:00ak aldera. Asteroko pintxo-potearekin bat egingo dute. Hala, zuritoak (1,50 eu-roan) eta kañak (2,50) ere aterako dituzte, ohiko pitxarkada garagardoz gain.
Hiru egunean egongo da azoka, gaur, bihar eta larunbatean. Hiru gauetan afariak emango dituzte, txerri saltxitxa, txonko, postre eta guzti.
Pitxarkada, 4 euroan
Garagardo mota asko dastatzeko modua eskainiko du Gerriko elkarteak, azokan. Tartean, artisau eran egindako garagardoak ere jarriko dituzte aurten.
Pitxarkada garagardok 4 euro balio du, eta 20 euroko bonua erosita, sei edalontzikada hartu ahalko dira. Kañak ere zerbitzatuko dituzte, 2,50 euroan.