
Lokosphinx taldeko Sergei Shilov txirrindulari errusiarrak irabazi du Ordiziako Klasika, sprintean. Bizia eta estua izan da lasterketa, eta hainbat ihesaldi izan badira ere, tartean faboritoetako bat zen Simon Gerransena, tropelak denak jan ditu eta azken metroetan erabaki da lasterketa. Lehen euskalduna, Caja Rural taldeko Jonathan Lastra izan da.
Goizeko 10:00etan abiatu dira txirrindulariak Ordiziako herrigunetik. 167,5 kilometroko ibilbidea osatu dute, tartean, Abaltzisketako gaina 5 bost aldiz igota.
SAILKAPENA:
- Sergei Shilov (Lokosphinx)
- Benjamin Prades (Team Ukyo)
- Dimitri Strakhov (Lokosphinx)
SARIAK:
- Mendiko saria. Bernardo Suaza (Manzanas Postobon)
- Tarteko helmugak. Albert Torres (Inteja Dominican)
- Sprint bereziak. Jonathan Lastra (Caja Rural)
- Lehen euskalduna. Jonathan Lastra (Caja Rural)
- Lehen atzerritarra. Sergei Shilov (Lokosphinx)
- 23 urtez azpiko lehena. Dimitri Strakhov (Lokosphinx)
- Leihakortasunaren saria. Adam Yates (Orica-Scott)
- Ihesaldiri luzeena. Magnus Nielsen (Orica-Scott)
- Elegantzia saria. John Anderson Rodriguez (Delko Marselle)
- Sinpatia saria. Michimasa Nakai (Team Ukyo)
- Ampo saria. Adam Yates (Orica-Scott)
- Taldekako saria. Lokosphinx