Ataungo udaletxeko bulegoetan zorua berritzen ari dira
Abuztuaren 15era arte itxita egongo da udaletxea, lanak egiteko
Ataungo udaletxea itxita egongo da gaurtik hasi eta abuztuaren 15era arte. Bitartean, bulegoak berrituko dituzte. Asier Rodrigez alkateak azaldu duenez, zorua berrituko dute eta kable batzuk aldatuko dituzte. “Ia 30 urte ditu zoruak, kortxozkoa da eta dagoeneko altxatzen ari zen”, esan du.
Abuztuaren 16an irekiko dute berriro udaletxea, eta bitartean bake epaitegiko zerbitzua bakarrik emango dute, asteazken eta ostegunetan, 09:00etatik 11:30era.