Iraulitako autoa
Goizean gertatu da istripua, 09:15ean. Bi autok talka egin dute N-1 errepidean, Beasain parean, Gasteizerako noranzkoan. Bi autoetako bat irauli egin da, eta gidaria autoan harrapatuta geratu da. Ondorioz, errepidea moztu behar izan dute suhiltzaileek harrapatutako pertsona autotik atera ahal izateko. Zumarragako ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz Ordizira arteko auto pilaketak izan dira, baina dagoeneko ireki dute errepidea eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Auto pilaketak izan dira Ordiziara arte. / Maialen Igartua