'Adarretatik zintzilik' antzezlana ikusteko aukera izango da bihar Maizpiden
22:00etan hasiko da ikuskizuna, Gilkitxaro taldearen eskutik.
Maizpidek ekitaldi sorta oparoa prestatu du udarako, ikasleei zein herritarrei zuzendutako kultur ekitaldiekin. Bihar, Adarretatik zintzilik antzezlana ikusteko aukera izango da, 22:00etan, Gilkitxaro taldearen eskutik.
40 urte bete berri dituzten bi lagunen komeriak kontatzen dituen komedia da Adarretatik zintzilik. Bikoterik gabe, seme alabarik gabe, hipotekarik gabe… adarretatik zintzilik sentitzen dira, krisian. Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak ariko dira taula gainean.
Hurrengo ekitaldiak:
- Abuztuak 23: Pili Eskisabel, Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea ipuin kontalariak (22:00).
- Irailak 6: bertso afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazurekin (21:00).
- Irailak 13: Rakugoa, Japoniako ipuinak (22:00).
- Irailak 20: Koldo Amestoy (22:00).
- Irailak 27: Star Blues (22:00)