Goizeko hamaiketan puntuan, udaletxetik Jasokundeko Andre Mariaren elizara abiatu dira Antxiñako Ama txistulari taldeko kideak, kaleak txistu hotsez jantziz. Atzetik, Irrintzi dantza taldea eta Zumarragako Udaleko ordezkariak. Kalean, berriz, jende
Goizeko hamaiketan puntuan, udaletxetik Jasokundeko Andre Mariaren elizara abiatu dira Antxiñako Ama txistulari taldeko kideak, kaleak txistu hotsez jantziz. Atzetik, Irrintzi dantza taldea eta Zumarragako Udaleko ordezkariak. Kalean, berriz, jende ugari begira.
Dantzariek ezpatekin egindako arkuaren azpitik sartu dira txistulariak eta udaleko ordezkariak elizara. Behin barruan, bakoitzak bere lekua hartu du eta ezpata dantzari ekin diote Irrintzikoek. Garai batean ez bezala, neskak nagusi gaurkoan. Mutil bakarra zegoen dantzarien artean.
Elizan jende asko bildu da ezpata dantza ikusteko. Asko, korura igo dira, goitik ikusi ahal izateko. Behin saioa amaituta, kanpora atera dira dantzari eta txistulariak. Mezak iraun bitartean, atseden hartu, zerbait jan eta edan, eta giharrak luzatzeko aprobetxatu dute. Meza amaitutakoan, berriz, elizatik plazarainoko bidea egin dute bueltan, udal agintarien aurretik.
Ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean
12:15 ziren udaletxe aurrera iristerako, eta plaza zegoeneko jendez betea zen, ohorezko aurreskua ikusteko gogoz. Balkoira igo dira udal agintariak, eta plazan dantza egin dute dantzariek. Hala ospatu dute Andre Mari eguna zumarragarrek, garai batean herriko festa nagusiak data honetan ospatzen zirela gogoratuz.
Argazkiak eta bideoa
Hemen ikus ditzakezue gaurko argazkiak.
Ondorengo bideoan, berriz, elizan egindako ezpata dantzaren zati bat: