53 lagunek parte hartu dute lasterketa nagusian, horietatik neskak 6.
Jokin Matxinandiarenak eta Ibon Azarolak sprint estua jokatu dute helmugaratzeko. / Aimar Maiz
Gabiriako Andre Mari eta San Roke jaietako egitarauaren barruan, 26. Ormaiztegitik Gabiriarako txirrindulari igoera jokatu da eguerdian. Gizonezkoetan, Jokin Matxinandiarenak irabazi du lasterketa, Iban Azarolarekin sprint estua jokatu ondoren.
Matxinandiarenak bigarrenez irabazi du lasterketa. Lehen aldiz 2011. urtean irabazi zuen, eta harrezkero podiumean izan da urtero. Gaurkoan, 12 minutu eta 10 segundoan egin du igoera. Segida segidan zeharkatu du meta Iban Azarolak, eta 16 segundora iritsi da hirugarrena, Edorta Gorostola.
Emakumezkoetan, Nerea Murua izan da lehena, eta Maialen Igartzabal bigarrena. 53 parte hartzailetik, 6 izan dira neskak.
Haur eta gazteak ere animatu dira
Helduez gain, 9-14 urte bitarteko 13 haurrek parte hartu dute gaurko lasterketan. Kategoria horretan, Jone Aramendi eta Xuban Elgarresta izan dira lehenak.
Bederatzi urtez azpiko bost haur ere animatu dira, Arrondotik abiatuta. Jon Aierbe eta Larraitz Amundarain izan dira helmugaratzen lehenak.
Sari bereziak:
- Tarteko helmugak:
- Merkataritegin: Julen Murua
- Baztarrikan: Edorta Gorostola
- Arrondon: Alberto Merino
- Gazteak (14 urtetik gora): Iban Azarola
- 26. postuagatik (edizioak adina): Endika Igartzabal
- Ormaiztegiko lehena (gazteak): Allur Asenjo
- Ormaiztegiko lehena (helduak): Joxemari Larrañaga
Arratsaldean, bola eta toka txapelketa
19:00etan berrekingo diete berriro ere Gabiriako jaiei. Bola eta toka txapelketa jokatuko dute ordu horretan, eta Goruntz dantza taldearen emanaldia izango da. Gauean erromeria izango dute Fan&Go taldearekin, eta gauerdi aldera mozorro desfilea egingo dute.
EGITARAUA
Abuztuak 15, asteartea:
- 19:00. Goruntz dantza taldearen emanaldia.
- 19:00. Bola eta toka txapelketa.
- 20:30. Errime taldearen kontzertua, ostatu aurrean.
- 22:00. Fan&Go tadearekin erromeria.
- 01:00. Mozorro desfilea.
- Goizaldean. Baratzuri zopa jatea Erbie elkartean.
Abuztuak 16, asteazkena:
- 11:00. Meza nagusia. Ondoren, Goruntz dantza taldeko haurren emanaldia.
- 17:30. Altxorraren bila eta mozorro dantza.
- 19:00. Bola eta toka txapelketa.
- 19:00. Sagardo eta txistorra dastaketa. Ondoren, oilaskoa egongo da salgai.
- 23:00. Zopilotes Txirriaos, Skakeitan eta Selektah Stepy taldeen kontzertuak.
- Goizaldean. Baratzuri zopa jatea plazan, Osinaldeko elkartekoek emanda.
Abuztuak 17, osteguna:
- 11:00. Meza nagusia. Ondoren, tiragoma, bola eta toka txapelketa herritarrentzat.
- 19:00. Ardo beltza banaketa eta afari merienda.
- Arratsaldean eta gauean. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.