10:30ean elkartuko dira turismo bulegoan.
Basazabal baserriko Javier Munoa, gazta mozten. / Maialen Igartua
Herriko ondarea ezagutzera emateko, abuztuan zehar ostegunero bisitak antolatu dituzte Zerainen. Joan den asteko irteera bertan behera utzi behar izan zuten, euria ari zuelako. Ostegun honetan, berriz, abuztuaren 17an, Aizkorpeko larreak ezagutzeko irteera egingo dute.
10:30ean abiatuko dira turismo bulegotik, eta lehendabizi Barbari auzora joango dira, hango larreak ikustera. Ibilaldi bat egin ondoren, Basazabal gaztandegira joango dira, gazta egiteko prozesua ezagutzera.
Hiru ordu inguruko irteera izango da. Parte hartzeko, aurrez erreserba egin behar da (943 80 15 05).
Datorren astean, meategira bisita
Abuztuaren 24an egingo dute abuztuko azken irteera berezia. Meategira egingo dute bisita, hiru ordu inguruko irteeran. 10:30an hasiko da, turismo bulegotik.