Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute
Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko. 12:00etan izango da, Areizaga Kalebarren plazan. Bertan izango dira bi udaletako alkateak eta ordezkariak. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak
Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko. 12:00etan izango da, Areizaga Kalebarren plazan. Bertan izango dira bi udaletako alkateak eta ordezkariak.
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko gonbita luzatu die udal guztiei, “indarkeria terroristaren basakeria irmoki gaitzesteko”, eta biktima eta senideei elkartasuna adierazteko.
Atzo arratsaldean ekintzaile batek 13 lagun hil eta ehun inguru zauritu zituen Bartzelonako Rambletan, furgoneta batekin harrapatuta. EI Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Bart, berriz, auto batekin zazpi lagun harrapatu dituzte Cambrilsen, eta horietako bat larri zaurituta dago.
(Oharra: irudia 2015ekoa da, Pariseko atentatuak gaitzesteko egindako elkarretaratzekoa).