Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko elkarretaratzeak egingo dituzte
Atzo arratsaldean ekintzaile batek 13 lagun hil eta ehun inguru zauritu zituen Bartzelonako Rambletan, furgoneta batekin harrapatuta. EI Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Bart, berriz, auto batekin zazpi lagun harrapatu dituzte Cambrilsen, eta horietako bat larri zaurituta dago. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko gonbita luzatu die udal guztiei, “indarkeria terroristaren basakeria irmoki gaitzesteko”, eta biktima eta senideei elkartasuna adierazteko. Goierriko udalek bat egin dute deialdiarekin. Urretxu-Zumarragan (Areizaga kalebarren plazan), Legazpin, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon, gutxienez, elkarretaratzeak egingo dituzte, 12:00etan.