Elkarretaratzeak egin dituzte Goierriko herrietan, Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko.
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Goierriko hainbat herritan: Legazpin, Urretxu-Zumarragan, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon, gutxienez.
Atzo Bartzelonan eta Cambrilsen izandako erasoak gaitzetsi dituzte, eta biktimekiko elkartasuna adierazi dute. Bost minutuko elkarretaratze isilak izan dira.
Legazpiko elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratze bateratua egin dute, Areizaga Kalebarren plazan. / Maialen Igartua
Ordiziako elkarretaratzea. / Josu Iñigo