Erasoei gaitzespena, eta biktimei elkartasuna
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Goierriko hainbat herritan. Urretxu Zumarragan, bi udaletako ordezkariak eta herritar ugari bildu dira, Areizaga Kalebarren plazan. Atzo Bartzelonan eta Cambrilsen izandako
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Goierriko hainbat herritan. Urretxu Zumarragan, bi udaletako ordezkariak eta herritar ugari bildu dira, Areizaga Kalebarren plazan. Atzo Bartzelonan eta Cambrilsen izandako erasoak gaitzetsi dituzte, eta biktimekiko elkartasuna adierazi dute. Bost minutuko elkarretaratze isila izan da.