Irati Zubizarreta: "Nire biziko karrerarik gogorrena izan zen Munduko Txapelketakoa"
Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketa egin diote Irati Zubizarreta korrikalari beasaindarrari.
Irati Zubizarretak Mendiko Lasterketen Munduko Txapelketa irabazi zuen uztailean, eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketa egin diote. Munduko txapelketako lasterketan bizi izandako esperientziaz hitz egin du. Bere bizitzako lasterketarik gogorrena izan zela adierazi du, helmugara erdi mareaturik iritsi baitzen.
Mendian, paisaiari esker, erabat deskonektatzen dela adierazi du beasaindarrak, eta bere burua motibatzeko gaitasun handia duela. Mendian korrika egiteko bere txoko kuttunenak ere aipatu ditu: Esparru, Murumendi eta Aizkorri.
Esteka honetan entzun dezakezue elkarrizketa osoa:
http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5026495/irati-zubizarreta-munduko-mendiko-lasterketako-txapelduna-faktorian/