Josu Calvok datorren astean hasiko du ‘Paititi’ diskoa aurkezteko bira
Zumarragako Hi Exekutibo taldeko kidea den Josu Calvok bakarkako ibilbidea hasi du aurten, Hiri Galduak izeneko proiektuarekin. Dagoeneko lehenengo diskoa kaleratu du, Paititi, 8 abestiz osatua. Diskoa kalean da, eta
Zumarragako Hi Exekutibo taldeko kidea den Josu Calvok bakarkako ibilbidea hasi du aurten, Hiri Galduak izeneko proiektuarekin. Dagoeneko lehenengo diskoa kaleratu du, Paititi, 8 abestiz osatua. Diskoa kalean da, eta datorren astean aurkezpen bira hasiko du Euskal Herrian.
Momentuz kontzertuetan baino ezin da erosi diskoa. Bestela, idatzi hirigalduak@gmail.com helbidera egilearekin harremanetan jartzeko.
Paititi Tour:
- Abuztuak 28: Donostia, Guardetxea. 17:00etan.
- Irailak 1: Sopela.
- Irailak 3: Urruña.
- Irailak 8: Añorgako gaztetxea.
- Irailak 17: Oñati (Pako taberna).
- Urriak 6: Beasain (Ertz taberna).
- Urriak 13: Legazpi (Karibe Zaharra taberna).