Likorea egiteko sagar minak ekarri dituzte gaur Ordiziako azokara
joan den astean hasi ziren lehen pikuak azokan, eta kiloa 5 euroan saldu zuten ordukoan. Lekak, berriz, kiloa 4-4,5 euroan saldu dituzte.
Perretxiko gutxi
Perretxiko gutxi izan dira gaurko azokan. Pare bat kilo ziza hori, kiloa 12 euroan. Pare bat kilo gibelurdin, 30 euroan. Azkenik, Axun Etxeberria gazteluarrak tronpeta perretxikoak ekarri ditu, kilo bat inguru, kiloa 12 euroan.
Azken asteetan turista ugari ikusten dira Ordiziako azokan, argazki kamera lepotik zintzilik dutela. Datorren astetik aurrera, ordea, azoka normaltasunera itzultzen hasiko da. Irailaren 6an, berriz, iraileko azoka berezia egingo dute.
Berritasun gutxi izan dira gaurko Ordiziako azokan, baina bazen arreta deitzen zuen produktu bat: sagar mina. Neurriz txikia da sagar mina, hiruzpalau zentimetroko diametrokoa, gutxi gorabehera. Eta, zaporez, izenak dion bezala, mina. Dena den, ez da gordinik jateko sagarra. Likorea egiteko erabiltzen da, orujoarekin edota anisarekin.
Baliarraingo Edurne Jauregik jarri du salgai sagar mina, kiloa 2,5 euroan.
Brokoli buru gutxi batzuk ere ekarri dituzte azokara, denboraldiari aurreratu zaizkion ale bakan batzuk, kiloa 1,8 euroan. Gainontzean, pikua kiloa 3 euroan saldu dute gaurkoan;