Autobusa osatu nahi dute. Larunbatean izango da.
Kuxkuxtu txarangak parte hartuko du Euskal Mitologia Gauean. / Arkaitz Apalategi
Segurako Iparra Hegoa eta Urruñako Bertolli taldearen artean antolatu dute Euskal Mitologia Gaua. Abuztuaren 26an izango da, Urruñan, 21:30ean. Bertara joateko, seguratik autobusa osatu nahi dute. Interesa izanez gero, deitu 688 65 15 75 telefonora.
Xabier Albizu segurarraren hitzetan, Iparra Hegoa taldearen helburua euskal kultura sustatzea da, eta “mitologia oso garrantzitsua da euskal kulturaren barruan”. Gainera, elkarlanaren bidez Iparraldearekin harremana estutu nahi dute.
Dantza, musika eta askoz gehiago
Urruñako Euskal Mitologiaren Gauean, desfilea, dantza eta kantak izango dira herriko plazan. Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera emango dituzte. Ekitaldi jendetsua eta ikusgarria izango da. Desfilean 43 lagun aterako dira. Horrez gain, 23 dantzari, 12 jentil, 22 kantari eta Kuxkuxtu txarangak osatuko dute ikuskizuna.