Arratsaldean hasi dituzte jaiak. Iluntzean herri afaria izango dute, eta bihar San Bartolome eguna.
Pilota express txapelketako parte hartzaileak. / Pilare Muxika
Irabazleak: Oier Prieto eta Xabier Elgarresta. / P.M.
Zegaman San Bartolome jaiak goizean hasi badituzte, Itsason arratsaldean eman diote hasiera jaietako egitarauari. Pilota express txapelketa jokatu dute elizako atarian, azken urteetako ohiturari jarraituz. Haur eta heldu, hamabi parte hartzaile izan dira, denak mutilak.
Hamabi urtetik beherako kategorian Oier Prieto izan da irabazlea. Helduen artean, berriz, Xabi Elgarresta. Pott Keramikak egindako garaikur bana jaso dute.
Iluntzean, berriz, herri afaria izango dute itsasoarrek, plazako karpan. Zumarragako Elortza eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute afalostea, eta bertsolariak ere izango dira: Maialen Akizu urretxuarra eta Julio Soto.
DATOZEN EGUNETAKO EGITARAUA
EGITARAUA
Abuztuak 24, osteguna. San Bartolome eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Itsasoko ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Toka lehiaketa.
- 18:00. Haurrentzako jolasak.
- 19:30. Eriz magoa.
- 22:00. Juan Karlos Irizar piano jolea.
Abuztuak 25, ostirala
- 16:00. Mus txapelketa.
- 20:00. Zahagi ardoa eta sagardoa txotxetik.
- 22:00. Guri 5 taldearen kontzertua.
Abuztuak 26, larunbata
- 16:30. Mendi bizikleta trabesia.
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
- 23:00. Imanol, Unai eta Kitto taldearen kontzertua.
Abuztuak 27, igandea
- 11:00. Hilerrian meza.
- 12:30. Ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Herri kirolak.