Juan Manuel Lescano ‘Mele’ argentinarra.
Frantziako Valence d’Agen herrian jokatuko du Ampo Ordizia errugbi taldeak denboraldi aurreko lehen partida, Agen taldearen aurka. Bihar izango da, 16:30ean.
Biharko partidan taldeko fitxaketa berriek aukera izango dute jokatzeko eta haien jokamoldea erakusteko. Esaterako, Juan Manuel Lescano
Mele biharko partidan izango da.
Erdian jokatzeko fitxatu dute argentinarra, eta aste honetan bertan iritsi da Ordiziara. Kluba eta herria ezagutzeko aprobetxatu ditu egun hauek.
Irailaren 17an hasiko da denboraldia
Irailaren 17an hasiko dute Ohorezko Dibisioko denboraldia. Alcobendas taldearen aurka jokatuko dute lehen partida, Ordizian.