Great Taste Awards 2017 nazioarteko lehiaketan hiru izar lortu ditu Eli Gorrotxategi beasaindarraren gaztak, eta munduko 165 elikagai onenen artean sailkatu da. Aizpea gaztandegiko gaztak ere oso emaitza ona lortu du: bi izar.
Begoña Etxezarretak eta Mari Carmen Lardizabalek irabazi dute lehiaketa. Bigarren saria Tartaloetxe elkarteko Anartz Goiak eta Nekane Arantzamendik eskuratu dute.