Toka txapelketako irabazleak.
Jaietako egun handia zuten atzokoan Itsason, San Bartolome eguna. Goizean, meza eta elizako erretaulari buruzko hitzaldia izan zituzten. Jende ugari bertaratu zen, zaharberritze lanak egiten ari den enpresako zuzendariaren azalpenak entzutera.
Toka txapelketa ere izan zuten bazkal aurretik. Gizonezkoetan, Antton Calvo urretxuarrak irabazi zuen, eta Lasarteko Prudencio Olanok egin zuen bigarren. Emakumezkoetan, berriz, bi itsasoar lehenengo postuetan: Pilare Muxika izan zen lehena, eta Maixa Mendia bigarrena.
Itsasori eskainitako piano konposizioa opari
Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta Eriz magoa izan ziren plazan. Haurrek ederki pasa zuten jokoetan, eta gero, indarrak berreskuratzeko, txokolatea eta bizkotxoak banatu zizkieten. Magoaren ikuskizunaz gozatzeko ere, bete egin zen plazako karpa.
Dena den, momenturik hunkigarriena gauean bizi izan zuten. Juan Karlos irizar piano joleak kontzertua eskaini zuen, eta Itsasori eskainitako konposizio bat oparitu zion herriari. Gorka Sasieta alkateari eman zion eskuz idatzitako partitura.
EGITARAUA
Abuztuak 25, ostirala
- 16:00. Mus txapelketa.
- 20:00. Zahagi ardoa eta sagardoa txotxetik.
- 22:00. Guri 5 taldearen kontzertua.
Abuztuak 26, larunbata
- 16:30. Mendi bizikleta trabesia.
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
- 23:00. Imanol, Unai eta Kitto taldearen kontzertua.
Abuztuak 27, igandea
- 11:00. Hilerrian meza.
- 12:30. Ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Herri kirolak.