Gorka Arratibel eta Gorka Holgado irabazle Itsasoko mus txapelketan
Mus txapelketa egin zuten atzo Itsason, San Bartolome jaien barruan. Gorka Arratibel eta Gorka Holgado ormaiztegiarrek irabazi zuten. Bigarren postua Beñat Azketak (Olaberria) eta Beñat Oregik (Arriaran) lortu zuten, eta hirugarrena Joxe Mari Barrenetxea eta Celes Simon itsasoarrek.
Arratsaldean jarraituko dute jaiekin. 16:00etan mendi bizikleta trabesia hasiko da. 19:30ean, berriz, paella lehiaketa herrikoia. Gero, karpan afalduko dute herritarrek: lehiaketan prestatutako paella, untxia saltsan eta etxetik eramandako postreak.
EGITARAUA
Abuztuak 26, larunbata
- 16:30. Mendi bizikleta trabesia.
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
- 23:00. Imanol, Unai eta Kitto taldearen kontzertua.
- 11:00. Hilerrian meza.
- 12:30. Ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Herri kirolak.