Unai Badiola urretxuarra izan da lehena helmugara iristen, bidez nahastu den arren.
Egoitz Segurola azpeitiarra, meta zeharkatzen. / Maialen Igartua
San Bartolome jaietako ekitaldi nagusietakoa izaten da Itsasoko mendi bizikleta trabesia. Aurtengoa 17. edizioa izan da, eta azken urteeta Inaxio Larrañagaren oroimenez egiten da. Gaurkoan, 70 parte hartzaile izan dira, horietatik bi emakumezkoak.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira parte hartzearekin, eta gogoratu dute sariak banatu arren, Itsasokoa ez dela lasterketa lehiakorra, trabesia bat baizik. Bestalde, trabesia egin ahal izateko herritarren laguntza ere nabarmendu dute. “40 lagun inguru daude ibilbidean zehar, laguntzen”, adierazi du Pilare Muxikak.
Herrira iristen lehena, Unai Badiola
Bero izan dute ibilbidean, eta alde nabarmena izan da lehenengotik azkenekoetara. Arazo batzuk ere izan dituzte ibilbidearekin, eta lehiakide batzuk nahastu egin dira azken zatian. Meta zeharkatzen lehena Egoitz Segurola azpeitiarra izan da. Dena den, Unai Badiola urretxuarrari eman diote lehen saria, amaiera aldera bidez nahastu arren, bera izan delako proban zehar lehenengo joan dena eta herrira lehenengo iritsi dena. Sariez gain, lehiakideen artean herriko produktu loteak zozkatu dituzte.
Bihar amaituko dira Itsasoko festak.
EGITARAUA
Abuztuak 26, larunbata
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
- 23:00. Imanol, Unai eta Kitto taldearen kontzertua.
Abuztuak 27, igandea
- 11:00. Hilerrian meza.
- 12:30. Ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Herri kirolak.