Nati Madinabeitiak eta Asier Unzurrunzagak egindako patata tortillak jaso du lehenengo saria.

Asier Unzurrunzaga eta Nati Madinabeitia, sariarekin. / Tere Madinabeitia
San Agustin jaiak ospatzen ari dira Legazpiko Brinkola auzoan. Arratsaldean patata tortilla lehiaketa egin dute, eta Nati Madinabeitia eta Asier Unzurrunzaga izeba-ilobek irabazi dute.
Auzotarrek, lehiaketako tortillak dastatzeko aukera izan dute gero. Txistorra eta sagardoa ere banatu dituzte.
Toka eta bola txapelketak
Toka eta bola txapelketak ere jokatu dituzte arratsaldean. Tokan, Belen Beain (emakumezkoetan) eta Joxe Artola (gizonezkoetan) izan dira irabazleak.
Bolatan, berriz, lehenengo saria Roberto Ostolazak irabazi du. Bigarren postua Pedro Lazkanorentzat izan da, eta hirugarrena Jose Artolarentzat. Auzoko lehena Andres Beain
Ebaristo izan da.
Gauean jarraituko dute jaiekin.
Ikusi hemen egitarau osoa.