Marc Buades (Euskadi Fundazioa) besoak jasota, Zegamako helmugan // Argazkia: Angel Elortza
Euskadi fundazioko Marc Buades izan da azkarrena Zegamako helmugan. San Bartolome saria jokatu dute, afizionatu mailakoa, eta Balear uharteetan jaiotako gazteak irabazi du. Haren atzetik sartu dira Sergio Samitier (Lizarte) eta Txomin Juaristi (Baqué), podiumeko hirukoa osatuz.
Euskaldun Torneoko proba da atzo Zegaman jokatutakoa. 130 kilometroko ibilbidea du, eta besteak beste, Liernia, Atagoiti, Aztiria eta Barbariko gainetatik pasatzen da. Mikel Alonso goierritarrak ere (Buadesen taldekidea) lan ona egin du, eta laugarren postuan sartu da helmugan. Euskadi fundazioak, talderik onenaren saria ere jaso du Zegaman.