![DLnC2bjWsAANba0-1](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/10/DLnC2bjWsAANba0-1.jpg)
Aurreko igandean El Salvadorren aurka bigarren zatian emandako itxura ona mantendu eta garaipena lortzeko asmoz joan dira talde ordiziarreko kideak katalunia aldera.
Galtzen hasi badira ere, lehen zatia bost puntuko abantailarekin amaitu dute, 10 eta 15 ordiziarren alde. Aldageletatik bueltan baina, kataluniarrak nagusi izan dira eta markagailua irauli dute. Ampoko jokalariek azken saiakera egin badute ere, 29 eta 22 amaitu da partidua.
Talde ordiziarrarentzat denboraldiko hirugarren porrota izan da gaurkoa. Orain sailkapeneko 8.postuan dira Santboianaren atzetik; hori bai, biak ala biak zortzi puntura berdinduta daude.