Txomin Perurena eta Claudio Chiappucci omendu dituzte Marino Lejarreta klasikan
Ordiziatik abiatuta egin dute Marino Lejarreta klasikaren III. edizioa igande eguardian. Aurten 80 taldek hartu dute parte erlojuaren kontrako proban, eta ibilbidea aurreko urteetako bera izan da. Talde bakoitza bost lasterkarik osatu dute, eta lau kategoriatan banatu dira. Lehenengoak profesional ohiak izan dira, eta bertan Abraham Olano taldea izan da irabazlea.
Emakumezkoetan Oikili Team-ekoak izan dira azkarrenak. Zikloturisten kategorian Etxe Ondo taldeak irabazi du, eta enpresetan berriz, Bio Racer-Born taldeko txirrindulariak izan dira lehenak.
Saritutako talde horiez gain, Txomin Perurena eta Claudio Chiappucci txirrindulari ohiek omenaldia jaso dute, hauen ibilbide profesionalaren aitortza gisa.