Bihar Idiazabalen, Zerainen, Ezkion eta Beasainen izango dira Ondarearen Europako jardunaldiak. Igandean, berriz, Urretxun, Seguran eta Legazpin
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ondarearen Europako jardunaldien barruan, Goierriko herri desberdinetako ondarea ezagutzeko zazpi ekintza antolatu dituzte astebururako. Bihar, 11:00-etan, Idiazabalen, 11:00etan, Pilar Enean, N-1 errepideak Idiazabalen izandako eragina izango dute hizpide. Ordu berean, Zerainen, bertako sagastiak ezautzeko aukera izango da batetik, eta sagardoa nola egiten den ikusiko da bestetik. Ezkioko Igartubeitin larunbaterako antolatu dute
5 zentzuekin. Argiarekin jolasten familientzako tailerra, 16:30ean hasita. Beasainen, 17:00etan, Igartza Monumentu Multzoa ezagutzeko bisita gidatu antzeztua egingo dute.
Igandean
Igandean, berriz, Urretxun, 11:30ean Iparragirre plazatik hasita, Erdi Aroko erdigunea eta Iparragirre ibilbidea ezagutuko dute. Seguran, ordu berean, iragana ezagutzeko aukear izango da
Bizi Erdi Aroko paisaian egotearen esperientzia saioarekin. Legazpin, azkenik, Mirandaolako burdinola martxan jarriko dute, 13:00etan.