Sagar festa egin dute Legorretan kultur astearen barruan
Legorretako kultur astearen barruan, sagar festa egin dute gaur, Aldaieta elkartearen eskutik, herriko plazan. Aurrez Ugaro herri eskolako haurrejk bildutako sagarra, prentsatu eta ateratako muztioa dastatzeko aukera izan dute. Belaunaldien artean ezagutza elkarbanatzeko helburuarekin antolatutako eklimena da.
Arratsaldean ere izango dira beste hainbat ekintza; garagardoa etxean egiteko tailerra burutuko dute Bilkoin elkartean, Lupulu taldearen eskutik.
Haurrentzako hosto tailerra ere izango dute gaur, 17:00etan hasita.
Bihar berriz, ibilgailu klasikoen 5. topaketaren txanda izango da, 10:00etatik aurrera. Legorparty ordenagailu topaketa ere egingo dute Patxi Ezkiaga kultur etxean. Horrekin guztiarekin, amaitutzat emango da aurtengo Legorretako kultur astea.







